Eskubaloia
hau da neu egiten dudan kirola, bideo interesgarria iruditu zait pixka bat ikus dezazuen nolako den jokua, eta erregelak gutxi gora behera, nahiz eta ingeleses egon, baina batez ere ikusteko kirol ikusgarria dela, eta polita.
hau da neu egiten dudan kirola, bideo interesgarria iruditu zait pixka bat ikus dezazuen nolako den jokua, eta erregelak gutxi gora behera, nahiz eta ingeleses egon, baina batez ere ikusteko kirol ikusgarria dela, eta polita.
Urtarrilaren 29an legeztatu zen HEKO kolektiboa, eta elkarte juridiko bezala eratua gelditu zen. Orain dela lau urte sortu zen taldea, eta urte hauetan zehar lanean jardun dira sortzaileak komunikabideek gizartean eta hezkuntzan duten eragina aztertuz. Legeztatzearekin, beste urrats bat emateaz gain, kolektiboaren hurrengo lanen berri eman dute, eta nola ez, parte hartzeko deia luzatu ere bai. | |
HEKO hezitzaile eta komunikatzaileen kolektiboa da. Komunikazio mediatikoaz eta hedabideek gizartean eta hezkuntzan duten eraginaz arduratzen diren talde eta pertsonak bildu eta harremanetan jarri nahi ditu. Komunikazioarekin eta komunikazioaren arloko hezkuntzarekin zerikusia duten gertaera guztiak aztertzea eta hausnartzea da bere xedea, eta hedabideei buruz eta hauek gizartean duten eraginari buruzko eztabaidak sortzea. Gai horien inguruan elkargune bihurtuko den talde izan nahi du, bereziki hezkuntza esparruari begira ariko dena. Izan ere, komunikabideen aurrean kritikotasuna eta hausnarketarako gaitasuna izata oinarrizkotzat jotzen du HEKOk, bai norberaren garapena osatzeko, bai komunikabideen hobekuntza bultzatzeko. Eta horretan guztian laguntzea da HEKOren zeregina. HEKO kolektiboan hedabideetatik eta hezkuntzatik zetozen zenbait pertsona elkartu ziren. Komunikabideek heziketan duten eraginagatik interesatuta zeuden, eta horren aurrean gizartean sortzen diren galderei eta premiei erantzuteko beharra ikusi zuten. Elementu mediatikoek gero eta nabarmenago kontrolatu eta zuzentzen duten mundu honen garapen zorabiagarria ikusirik, hezkuntzaren eta komunikazioaren munduko profesional hauek beraien ahalegina eta lan ildoak bateratzeko premia sentitu dute, hedabideen gorakadak gure gizarteari egiten dizkion desafioei aurre egiten saiatzeko. Egoera honen aurrean, HEKO kolektiboak zenbait helburu orokor lortu nahi ditu: - Hezkuntzako eta komunikazioko profesionalen arteko elkarlana finkatu eta hobetu. -Irakasle eta kazetarien artean dibulgazio eta prestakuntza ekintzak bideratu. - Hedabide guztiekiko harremanetarako aukerak eman eta esku hartze eta lankidetzarako ereduak aurkitu. - Ikus-entzunezkoen hezkuntza eta komunikazio arloa hobetu, eta horretarako curriculumetan eta ikasgeletan benetan gai hauek sartzeko bide berriak bilatu. - Arlo honetan diharduten talde eta pertsonen arteko esperientzien eta jardueren arteko trukea erraztu, bereziki Euskal Herrian, eta ekintza bateratuak antolatzeko aukerak bilatu. - Hezkuntzari eta komunikazioari buruzko informazio eta dibulgazio aldizkari bat sortu, irekia eta denok elkarlanean egina, taldearen lotura izango dena eta plataforma gisa erabiltzeko balioko duena. - Antzeko helburuak dituzten taldeekin harremanetan jarri. Taldea legeztatu delarik, hemendik aurrera HEKOko kideak hilean behingo bileretan elkartuko dira. Aldi berean, taldea sendotzeko eta kideak gehitzeko asmoa ere badute. Orain arte, sortzaileak gipuzkoarrak izaki, jarduera gehienak Gipuzkoan egin dira, baina hemendik aurrera Euskal Herri osora hedatuko dira. |
Ikastetxe batentzat kalitatea ez al da, bada, erabakitzen duen Hezkuntza Proiektua eta lortzen duen emaitzaren artean koherentzia egotea? | |
Kalitatea zer den jakiteko hiztegi entziklopedikoan begiratzen badugu zera dio: zerbaiten edo norbaiten izaera osatzen duten ezaugarri-multzoa. Guk, era praktikora joz, ikastetxe batek erabakitzen duen hezkuntza proiektua betetzea bezala uler genezake. Ez al da klabeetako bat hezkuntza proiektua nola egiten den? Baina, ezer baino lehen, zer ulertzen dugun hezkuntzaz? Batzuentzat ezagutza trasmititzeko tresna besterik ez da hezkuntza. Horientzat ezagutza ongi definitzean eta era egokian trasmititzean datza lana. Kasu horietan, kalitatea ezagutzen jasoketak neurtzen du. Irakatsitakoaren eta ikasitakoaren artean dagoen erlazioak neurtuko du kalitatea. Beste batzuentzat ezagutza ekoiztu eta eraikitzeko ahalbideak sortzea da hezkuntza. Eta ahalegin handia bada ere, horretan geratzen da. Badira ausartagoak direnak, hezkuntzari zentzu globala ematen ahalegintzen direnak eta euren hezkuntza ildoa ikaslea pertsona integrala izan dadin antolatzen dutenak. Antolatu badiogu, antolaketak duen garrantzia azpimarratu nahi dugulako da. Noski, beti ere antolaketa eta egituraketa horretan eskola komunitateko alde guztiak kontuan hartzen direlarik. Hots, ikasleen beharrak, interesak, ikas-nahiak eta adin bakoitzean dagokion parte-hartzea jasotzen duen antolaketa. Irakasleak eta bertan lan egiten duten guztien parte-hartzea bermatzen duena, horien paper dinamizatzaile eta bultzatzaile nagusia errespetatzen duena. Gurasoen nahiak eta espektatibak bideratzen ahalegintzen dena, horretarako, euren parte-hartzea erraztu eta errespetatzen duena. Eta nola ez, hezkuntzaren garapenean interesa duten guztien parte-hartzea errazten duena: erakunde publikoak, elkarte pribatuak, pertsona konkretuak eta abar. Antolaketa parte-hartzaileak berebiziko garrantzia du Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua zehazterakoan. Horrek berak denon proiektua dela sentiaraztea dakar. Horrela, inguruarekin lotura izaten lagunduko du eta kideen ilusio, espektatiba, amets eta helburuak lortzen lagun dezake. Zehaztutako proiektuaren dinamizatzaile nagusiak profesionalak izaki, horien egonkortasuna eta zentroarekiko atxikipenak ezinbesteko garrantzia du proiektua gauza dadin. Administrazioen erantzukizuna ere beharrezkoa izango da bitartekoak eskuratzeko orduan, eta emaitzak eskolako komunitate guztiaren asebetetzea lortzeko ahaleginean. Asebetetzea, hau da, ezarritako helburuen eta horien lorpenen arteko koherentzia izan al daiteke ahopean dabilgun hezkuntzaren kalitatea? |
15 eta 25 urte bitarteko neskek jasaten dute, batez ere
Anorexia nerabeen gaixotasuna izan ohi da. Batez ere, 15 eta 25 urte bitarteko neska gazteena. Ez dute ezertxo ere jaten eta, jakina, argaldu eta gaixotu egiten dira.
Buruko anorexia gorabehera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea eta arazo pertsonalak izaten dira errudunak.
Arrazoiak asko
Gaur egun, argi eta garbi dago gorabehera askoren ondorioa dela. Gehienetan, emakumezkoak (gizonezkoak % 10 besterik ez dira), 15 eta 25 urte bitartekoak eta ondorengo ezaugarriak izaten dituzte bataz beste:
Nortasuna: buru argia eta hizketarako erraztasun handia. Adimena bataz bestekoa baino maila altuagokoa. Bizitzaren alderdi intelektual eta izpiritualak hartzen dituzte batik bat aintzat. |
Biologia: Umetan, jankarrak izaten dira. Sarritan urdaileko arazoak edukitzen dituzte eta gorabeherak hilekoarekin. |
Familia: Oro har, maila oneko familiakoak dira. Nerabe horiek askatasun gutxi izaten dute, gurasoek lotuegi dauzkatelako. Amek gehiegi babesten dituzte eta, horrela, gazteek ezin konpondu izaten dituzte adin horretako arazoak. Horrelako amek eragotzi eta oztopatu egiten dute beren alaben heldutasun-prozesua. |
Gizartea: Emakumezkoek, arrakasta izango badute, argal-argal egon behar dute ezinbestean. |
Egoera horretan, beti izango da gaitzari bidea zabalduko dion arrazoiren bat: argaltzeko erregimenen bat, maitasun-harremanen batek porrot egin duela, ikasketak burutzeko familiatik banandu beharra, gizartean onartua izateko oztopoak...
Gaitzaren sintomak
Askoz ere gutxiago jaten eta edaten hastea, baita den-dena egosita edo plantxan erreta jateko obsesioa ere. |
Otorduetan oso jokabide bitxiak. Adibidez, zutik jaten hastea, oso zati txikiak eginda, erraz betetzea... |
Erregimena hastearekin batera, hilekoa ere galtzen dute. |
Ordu gehiago ematen dute ikasten eta ariketa fisikoa egiten. Beraz, lo gutxiago egingo dute. |
Gezurretan aritzen dira: jaten dutelako planta egin ondoren, komunera joan eta oka egiten dute, edota libragarri eta diuretikoak erabiltzen dituzte argaltzeko. |
Beren gizartetik eta familiatik gero eta gehiago urrutiratzen dira. |
Nahiz eta hezur eta azal egon, ispiluan lodi ikusten dute beren burua. |
Izugarrizko beldurra diote loditzeari. |
Ez dute inoiz aitortuko gaixorik daudela, nekaturik, egarriak, edo goseak. |
Depresioak jota eta obsesionatuta egoten dira. |
Eduardo Txillida hil zenean, arranguraz esan zen haren amets guztiak errealitate bihurtu zirela, bat izan ezik. Eta Tindayako proiektuaren kontra zeudenei egozten zitzaien Txillidak amets hura bete ez izana. Ez da gutxi bizitzako amets guztiak, denak bat salbu, bete ahal izatea. Gutako edozeinek sinatuko luke: gure bizitzako azken ametsa ez betetzea, beste amets guztiak bete ahal izateko. Ez da gutxi pertsona bezala, eta asko da artista bezala. Izan ere, pertsona baten ametsak amets humanoak dira, nolabait esateko: izan daitezke handiak, txoroak edo beharrezkoak, eta lortu ahal izango dira edo ez, diruz ordainduta beteko dira edo utopia hutsa izango dira, baina amets humanoak dira.
Artistaren ametsak, aldiz, bestelakoak dira. Artistari, esan dezagun pintoreari, akaso bururatuko zaio figura bat perspektiba guztietatik ikusi behar dela, eta halaxe islatu behar duela koadroan: perspektiba guztiak erakutsi behar dizkiola ikusleari. Eta egin egiten du, Picassok egin zuen bezala. Esan dezagun idazleari, esan dezagun zinegileari, esan dezagun musikariari, esan dezagun eskultoreari, bururatzen zaizkien ametsak diruz lor daitekeena baino harago joaten dira: errealitateari buruzko ikuspegi berri bat emateko, estetikaren kontzeptuak iraultzeko, etikaren bosgarren hanka bilatzeko, forma plastiko batekin giza izatearen zimenduak dardarka jartzeko.
Zelako inbidia Txillidak bere bizitzako amets guztiak, bat izan ezik, bete bazituen!
Oraintsu jakin dugu Tindaya mendiko proiektuaren bigarren faseari ekingo zaiola, zundaketen faseari, hain zuzen. Lehenengo fasearen helburua mendiaren azala aztertzea izan zen. Orain, mendia osatzen duen haitzaren ezaugarriak ezagutu nahi dira, eta, horretarako, ehun metroko sakonerako eta hamar zentimetroko diametroko 14 zulaketa egingo dituzte, guztira 1.705 metro haitz ateratzeko. Txillidaren asmoa tolerantziaren aldeko monumentua egitea zen, mendia barrutik hustu eta gizakiaren txikitasuna sinbolizatuko zuen 50 metroko kuboa sortuz. Bertatik eguzkiaren eta ilargiaren argiak ikusiko lirateke, eta, ondorioz, Txillidaren hitzez esateko, "uste duguna baino txikiago sentituko ginateke bertan, eta uste duguna baino berdinago elkarren artean. Tolerantziarako gune zoragarri bat".
Gero ekologistak proiektu horren aurka agertu ziren, eta apurka-apurka jakin genuen ekologismo hutsa (ekologismoa zerbait hutsa izan badaiteke) baino arrazoi sendoagoak ere bazituztela aurkakotasun hartarako. Geologoek diotenez, Tindaya Kanaria Uharteetako naturaren mirarietako bat da; botanikoek mendi hartako espezie endemikoak aipatzen dituzte, desagertzear daudenak; zoologoek hango arrano, bele eta bestelako txori bitxiak salbatu nahi dituzte; arkeologoek aspaldiko guantxeek harrian grabatutako podomorfoak goraipatzen dituzte, eta etnologoek gogorarazten dute Tindaya mendiaren inguruan sortu direla bertako tradizioak eta, beraz, mendi sakratua dela. Hori guztia gutxi ez, eta proiektua Kanarietako politikarien ustelkeriak estaltzeko amarrua zela ere jakin zen, eta jokaldi inmobiliario ikaragarria.
Ez dakigu hau guztia zelan amaituko den, baina gu ere ez ginateke auzi honetatik aparte egon behar. Indiferentzia ere jarrera politikoa den aldetik (gaur egungo jarrera politikorik indartsuena), ez nuke indiferentziaz ikusi nahi euskal herritar baten azken ametsa herri baten nahiaren gainetik pasatzen dela. Ez artearen izenean, ez ezeren izenean.
Arteak errealitateari buruzko galderak plantearazi behar dizkigu, errealitatea kuestionatzeko leihoak zabaldu behar dizkigu, errealitatearen gainean pauso berriarekin ibiltzeko bideak ireki behar dizkigu, baina arteak ez du errealitatea suntsitu behar. Tolerantziaren aldeko monumentu eder bat izango litzateke Tindaya dagoen-dagoenean uztea. Gizakiaren txikitasuna ulertzeko ez da zertan naturaren handitasuna apurtu.
Ametsak, askotan, politagoak dira ametsetan.